Guaixe astekarian izan zuen isla ikusteko, beheko estekan klikatu:
Historia pegatinetan - Altsasu - Guaixe.eus
Irailaren 27, 28 eta 29an Portugaleteko merkatuan, Liburu fanzine eta material politikoren VI. azoka egiteko asmoa dago.
Bertan, EUSKAL HERRIKO PEGATINEROEN ELKARTEKO mahaia izango dugu 27an eta 28an.
Pegatina politikoren erakusketa txiki bat ikusteaz gain, trukea edota dohaintzak egiteko aukera izango duzu.
LGBT Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ekainaren 28an ospatzen da mundu osoan 1969ko Stonewalleko istiluak gogoratzeko.
Tradizionalki baztertuta eta zapalduta egon diren sexu orientabideei eta genero identitateei buruzko harrotasun sentimendua berresteko egiten da, eta gizartean duten presentzia eta erakarpenak ikusarazteko.
Nola ez, ekainaren 28a borroka egunak presentzia handia dauka Euskal Herrian ere eta honako pegatinak horren erakusle dira:
2023ko udazkenean Jardun Koordinadoraren baitan ekiten zuten hainbat ikaslek ASTINDU Dinamika sortu zuten. Dinamikak, egungo hezkuntza sistemaren problematika ezberdinen azterketa teorikoa egin eta gero, hauen inguruko kontzientziazioa sustatu eta hauei aurre egingo dieten antolakuntza eta proposamen politikoak praktikara eramateko beharra ikusten du eta bide honetan, ikasleen interesak babestuko dituen hezkuntza eredua lortzeko Euskal Herri independiente eta sozialista gauzatzea beharrezkoa dela erdietsi.
Hona hemen hilabete hauetan zehar Astindu Dinamikak ateratako pegatinak:
2004ko martxoaren 13an, Angel Berrueta, okina hil zuten Iruñean Espainiako polizia batek eta bere semeak. Bi egun lehenago Al Qaedak Madrilen egindako atentatuaren erantzule ETA egiten zuen kartel bat okindegian jarri nahi izan ez zuelako hil zuten. Hurrengo egunean, Berruetaren omenezko manifestazio batean Kontxi Sanchiz hil zen Hernanin, Ertzaintzaren karga baten ostean bihotzekoak jota.
2011n Angel Gogoan plataforma sortu zen, haren oroimenez eta justizia eskatzeko helburuarekin. 2014an mozio bat aurkeztu zen Iruñeko Udalean, Angel Berrueta biktima politikotzat jotzeko eskatuz. UPNk, PPk eta PSNk mozioaren aurka bozkatu zuten. Urteurren horretan, lagunek eta senideek oroimenezko plaka bat jarri zuten San Juan auzoan. Plaka Iruñeko Udaltzaingoak kendu zuen ordu batzuk geroago.
Azkenik, 2016ko martxoan, Berruetaren hamabigarren urteurrenaren inguruan, Iruñeko Udalbatzak motibazio politikoaren biktimatzat jo zuen Berrueta.
Hona Hemen, bere omenez elkartean pegatinak:
2024.eko martxoaren 3an 48 urte betetzen dira Poliziak Gasteizen, hilabetetako greba eta borroka testuinguru batean, Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo García eta Bienvenido Pereda Moral hil eta ehunka herritar balaz zauritu zituenetik. Ondoren, elkartasun mobilizazioetan, Poliziak Juan Gabriel Rodrigo hil zuen Basaurin, eta Vicente Antón Ferrero Tarragonan.
Ez ahaztu, ez barkatu!!
Honen harira, hona hemen 2024n argitara eman dituzten zenbait pegatina.
2023ko Urriaren 7an, Palestinar Erresistentzia Armatuak, Israelgo autoriteen ez-ustean, hauek legez kanpo okupatuta dituzten lurraldeetan sartu zen. Geroztik, estatu sionistak Palestinarren aurkako sarraskia areagotu du, hogei mila hildako eta ia bi milioi desplazatu utziz. Gainera, AEBtako eta Europako hainbat herri Palestinako elkartasunezko keinu oro debekatzen saiatu izan dira, Palestinako bandera ateratzea legez kanpokoa izatera heltzearaino. Hilabete hauetan zehar Euskal Herrian diharduten erakunde anitzek Palestinaren aldeko eta sarraskiaren kontrako hainbat ekimen antolatu dituzte, desinformazio kanpainei aurre eginez eta Israelgo produktu eta enpresen boikotari deituz.
Jarraian, Boikotaren aldeko zenbait pegatina aurkezten ditugu:
Berrogei urteko borroka ostean,azkenean Usansolo, Bizkaiko 113.udalerria bilakatu da.
Hona hemen, urte hauetan ateratako pegatina batzuk.
ZORIONAK.
Euskal Herriko Mugimendu feministak greba feminista orokorra deitu du azaroaren 30erako honako aldarrikapen hauen alde: Zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde, zaintza eskubide kolektiboaren alde, pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka eta zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi diren emakumeen eskubideen alde.
Ondoan grebaren berri plazaratzeko argitara eman dituen zenbait pegatina:
Iragarrri bezala, goizeko hamaiketan eman genion hasiera truke-egunari Bergarako kartzela zaharrean.
Hogeita hamar bat pegatinazale elkartu ginen areto nagusian eta beta izan genuen gure arteko trukeak egiteaz gain, zale berriak ezagutu, kontaktu berriak egin eta solasaldi lasaian ibili ahal izateko.
Eguna borobiltzeko, elkarrekin bazkaldu eta EHPE ohiko batzarra egin genuen.
Eskerrik asko "Bergarako kartzela zaharreko zaindariei", egin ziguten harrera bikainagatik.
Euskal Herriko pegatineroen elkarteak, Urriaren 7rako antolatu duen truke egunean parte hartzeko deia luzatu nahi dizue.
Aurten Bergaran dagoen kartzela zaharrean ospatzeko asmoa daukagu.
Animatu eta parte hartu!
Aurten AHTren aurkako mugimenduak 30 urte betetzen ditu.
Honen harira antolatzen ari diren ekitaldien artean erakusketa ibiltaria dugu.
Gaia honen inguruan Euskal Herriko Pegatineroen Elkarteak dauzkan pegatinak AHT-aren aurkako mugimenduaren esku utzi ditu erakusketaren parte izan ditzaten, 30 urte hauetako borrokaren nondik norakoen oso adierazle onak baitira.
Ondoan Herriz-herri ibiliko den erakusketan ikusgai egongo diren zenbait panel.
1973-2023, Frente Polisario, mende erdia ASKATASUNAREN bila borrokatzen.
Hona hemen, beraiekin elkartasuna adierazteko hainbat pegatina.
Gora Sahara libre!!
1.- Milla bederatzireunetan
hogeita hamazazpian
Euzkotarrentzat urte beltz illun
triste ta negargarria
hauts bihurturik utzi zutena
Gernika zoragarria.
Euzko reliki maitatuenak
gordetzen zitun herria.
2.- Apirilleko hillarekin zan
hogeitaseigarrenean
hain justu ere peri eguna
astelehen arratsaldean.
Kale baserri, millaka anai
gizatasun ederrean
plaza inguruan aurkitzen ziran
lehengo ohitura zaharrean.
3.- Kanpandorreko ezkilak hasi
ziran dinbili-danbala
goiko piztien motor burrunda
entzuna zan berehala
emakume ta ume gaixoak
kurrixka zeriotela
heriotzari ihes nahirikan
nora jo ez zekitela.
4.- Bertsoz nork esan bonba txar haien
indar gaiztozko danbarra
osorik ez zuten utzi behintzat
bizileku bat bakarra
ta dana xehetu zuten garaian
alde guzitik sugarra
errugabeko gizaxoentzat
horra hor azken ederra.
5.- Bizi ziranak igesten zuten
sutegi zakar hartatik
ta hegazkiñak tiro ta tiro
etengabe goietatik.
Kristau gorputzak alde batetik
beso buruak bestetik
odol gorrizko itxaso hartan
ez zan ikusten besterik.
6.- Millatik gora izandu ziran
arnasa utzitakoak
ez jakin zenbat bizi guztiko
eri gelditutakoak
hoietatikan gehientxuenak
andrazko ta umetxoak
guda txar hortan erru galantik
izango zuten gaixoak.
7.- Puska dituzte mendi ta herri
apain eta maitekorrak
puska dituzte basetxe txuri
gure kabi on xamurrak
ta zirzildurik kaletan utzi
o, euskaldunen hezurrak
Alemanitik gu txikitzera
etorritako maltzurrak.
8.- Basati gaizto odolzaleak
atzerritikan ekartzen
tokirik zoragarrienari
txikitu ta su ematen.
Hauts egindako gure Gernika
antsika dago esaten
Franco ta bere laguntzaileak
zein bihotz ona daukaten.
9.- Ikusi zuten hainbat kristau on
odolustu zituztela
ikusi zuten berdingabeko
pekatua zeukatela
ikusi zuten mundua kontra
jeikiko zitzaietela
eta orduan zabaldu zuten
gorriak erre zutela.
10.- Ez da, ez, alperrikako izan
hor isuri dan odola
pentsa oraindik emaitz ederrak
ematekotan dagola
Euzko gogoa armez ta indarrez
ezin hil leike iñola
Gernika erre ziguten baiña
zutik daukagu arbola!
Udaberria iristearekin bat etorritako zita izan ohi da GAZTE TOPAGUNEA eta aurtengo edizioa berezia izango da benetan, ERNAI Gazte Antolakundeak 10. urteurrena bete duelako.
Aste Santuko ekimen hau berriz, lehenagotik ospatu izan da, 1994an Jarraik lehen edizioa antolatu zuenetik, gaurdaino.
Hona hemen Topaguneen edizio ezberdinetatik ditugun pegatinak:
1984ko Martxoaren 22an, Pasaiako badian gertatu zen sarraskia.
Komando Autonomo Antikapitalistako kideak ziren Pelitxo, Txapas, Kurro eta Pelu bertan erail zituzten.
Beraien omenez, ondoan KAAen gainean argitaraturiko zenbait pegatina.
Alfredo Cospito, preso politiko anarkista italiarra 4 hilabete baina gehiagoko gose greba darama, isolamendu erregimen bereziaren aurkako borrokan. Protesta eta istiluak izan dira Italiako hainbat hiriburuetan eta Euskal Herrian ere bere aldeko ekintzak ugaldu egin dira.
Hona hemen gure herrian ikusitako hainbat pegatina.