Euskal Herriko Pegatineroen Elkartea

Jon Bilbao zendu da


Astrabuduakoak ia 29 urte egin zituen Espainiako Estatuko hainbat espetxetan, 2010eko irailean aske geratu zen arte.

Bizkaiko preso ohia 2010ean atera zen Alacanteko Foncalent espetxetik, Espainiako Estatuko hamar bat kartzelatan 12.467 egun preso eman ondoren.

Jatorriz Asuakoa, Guardia Zibilak atxilotu zuen 1982ko urtarrilean eta 30 urteko zigorra ezarri zioten.



Martxoaren 3ko sarrazkiaren, 50. urteurrena

Atzo Gasteizen Sarrazkiaren 50. urteurrena oroitu genuen. Hona hemen egun horretan lortutako pegatinak.

            BORROKA - MEMORIA -ANTOLAKUNTZA

Pia Unió Sancti Apostoli y fundación Maestro Avila

 

 

Abartzuzako udalak 2025.eko hasieran ANDERATZ izeneko ikastegi edo barnetegia saldu zion sekta edo eskuin muturreko talde katoliko bati.

 

Haren harira, HERRI ANTIFAXISTAK izeneko mugimendua sortu zen “Pia Unió Sancti Apostoli y fundación Maestro Avila” izena duen taldeari aurre egiteko.

 

Beste ekitaldi ugariren artean, 2025.eko Azaroaren 22an Abartzuzan bertan amaiera izan zuen manifestazio bat antolatu zuten.

 

Hemen duzue bertan ikusgai izan zen pegatina bitxia.

Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera


Muruetako ontziolaren lurzorua erabiltzeko litekeen korapilo juridikoa aitzaki, Patronatuak museoa eraikitzeko prozeua bertan behera utzi du.

Proiektua inposatzea edo goitik behera egin nahi izana akats handia izan dela agerian geratu da.




DURANGOKO AZOKA.

Aurtengo Durangoko azoka pasa berria dugu. Eta urte guztiak bezala, manifa eta ekintza desberdinekin beteta egon da.

Hemen, egun hauetan lortu ditugun pegatinen argazki batzuk.

 

2025. urtea oso urte txarra izan dugu elkartean: Uztailean agur esan genion gure Ander lagunari eta orain Asturiasetik heldu zaigu Tino Burgos heriotzaren berria.

Besarkada handia senitarteko eta lagunei.

LURRA ARIÑA IZAN BEKIE //  QUE LA TIERRA VOS SIA LLIXERO



XXIII. PEGATINEROEN TRUKE EGUNA.

Igorrekp KIÑU gaztetxean bizi genuen truke egunaeren zanbat argazki.

Ezkerrik asko gaztetxea kudeatzen duten gazteei!!



OTAEGI - TXIKI: 50 URTE FUSILATU ZITUZTELA

Txiki eta Otaegi, Baena, Garcia Sanz eta Sanchez Bravorekin batera fusilatu zituzten 50. urteurreneren atarian, hemen EHPEko zenbait kidek 50 urte hauetan gorde dituzten zenbait pegatinen irudiak:


Urteroko hitzordua:

- Urriaren 4an

- 11etatik aurrera, pegatinen truke.

- 14:30etan  bazkaria

- Igorreko Kiñu gaztetxean



HERRI LIBRE BAT

Ekainaren 7an, GURE ESKUk erakundeak eginiko deiari erantzunez, manifestazio jenedetsua burutu da Bilbon.

Manifestazioaren berri zabaltzen hasi zenetik, honako pegatina hauek eskuratu ditugu.



MAIATZAK 1: BILBOKO MANIFESTAZIOEN BERRIKUNTZAK

BILBON IZANDAKO MANIFESTAZIOEK, HONAKO BERRIKUNTZA HAUEK EKARRI DITUZTE PEGATINETAN. GEHIAGO IKUSI DITUGU, BAINA EZ OMEN DIRA MAIATZAK 1ERAKO PROPIO ARGITARATUAK IZAN.

MFS GREBAN

MFS lantegiko batzarrak, ELA Sindikatuaren proposamena berretsi ondoren, greba mugagaberako deia zabaldu du apirilaren 9tik.

 

MFS enpresa Trapagaranen dago, eta batez ere automobilgintza sektorerako piezak fabrikatzen ditu.

 

Gaur egun, 106 langile ditu.

 

Hona hemen gatazka zabaltzeko erabilitako eranskailua.



Apirilak 5; pentsiodunen manifestazioak.

Apirilaren 5ean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua (EHPM / MPEH), ia erakunde sindikal guztien eta emakumeen, gazteen eta beste sektore herrikoi batzuen kolektibo sozial anitzen babesarekin, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko kaleetara atera da gutxieneko soldatak eta gutxieneko pentsio bidezko eta nahikoak aldarrikatzeko.

 

Lau hiriburuetan pegatina berbera banatu dute.



BILBOTARROK EH TALDEAREN PEGATINA BERRIAK

 

Osasunak San Mames bisitatuko duen besperetan, Euskal selekzioen aldeko aldarriekin batera Euskal Herria eraikitzen segitzearen alde den BILBOTARROK EH taldeak bi pegatina argitara eman berri ditu.

 

Ohiko aldarrikapenak ohikoak diren bi tamainatako pegatinetan islaturik: 145 X 210 eta 105 x 150 mm



Martxoak 22 - Palestinaren aldeko manifestazio handia Donostian.

Gernika-Palestina ekimenak milaka pertsona bildu ditu Donostian, mobilizazio handi batean, Israel Gazan egiten ari den genozidioa gelditzeko eta nazioarteari indar guztia jar dezala eskatzeko, Israelek nazioarteko legeak bete ditzan.

Ezkerrean bertan banatu zen pegatinaren irudia.


Presoen aldeko erakusketa (Eibar)

ALTSASUN IZANDAKO TRUKE-EGUNA

Guaixe astekarian izan zuen isla ikusteko, beheko estekan klikatu:

Historia pegatinetan - Altsasu - Guaixe.eus 

 

 


LIBURU, FANZINE ETA MATERIAL POLITIKOREN AZOKA

Irailaren 27, 28 eta 29an Portugaleteko merkatuan, Liburu fanzine eta material politikoren VI. azoka egiteko asmoa dago.

 

 Bertan, EUSKAL HERRIKO PEGATINEROEN ELKARTEKO mahaia izango dugu 27an eta 28an.

 

 Pegatina politikoren erakusketa txiki bat ikusteaz gain, trukea edota  dohaintzak egiteko aukera izango duzu.

 


EKAINAK 28:


LGBT Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ekainaren 28an ospatzen da mundu osoan 1969ko Stonewalleko istiluak gogoratzeko.

Tradizionalki baztertuta eta zapalduta egon diren sexu orientabideei eta genero identitateei buruzko harrotasun sentimendua berresteko egiten da, eta gizartean duten presentzia eta erakarpenak ikusarazteko.

Nola ez, ekainaren 28a borroka egunak presentzia handia dauka Euskal Herrian ere eta honako pegatinak horren erakusle dira:



ASTINDU

2023ko udazkenean Jardun Koordinadoraren baitan ekiten zuten hainbat ikaslek ASTINDU Dinamika sortu zuten. Dinamikak, egungo hezkuntza sistemaren problematika ezberdinen azterketa teorikoa egin eta gero, hauen inguruko kontzientziazioa sustatu eta hauei aurre egingo dieten antolakuntza eta proposamen politikoak praktikara eramateko beharra ikusten du eta bide honetan, ikasleen interesak babestuko dituen hezkuntza eredua lortzeko Euskal Herri independiente eta sozialista gauzatzea beharrezkoa dela erdietsi.

Hona hemen hilabete hauetan zehar Astindu Dinamikak ateratako pegatinak:


Angel Berrueta, hilketaren 20. urteurrena

2004ko martxoaren 13an, Angel Berrueta, okina hil zuten Iruñean Espainiako polizia batek eta bere semeak. Bi egun lehenago Al Qaedak Madrilen egindako atentatuaren erantzule ETA egiten zuen kartel bat okindegian jarri nahi izan ez zuelako hil zuten. Hurrengo egunean, Berruetaren omenezko manifestazio batean Kontxi Sanchiz hil zen Hernanin, Ertzaintzaren karga baten ostean bihotzekoak jota.

2011n Angel Gogoan plataforma sortu zen, haren oroimenez eta justizia eskatzeko helburuarekin. 2014an mozio bat aurkeztu zen Iruñeko Udalean, Angel Berrueta biktima politikotzat jotzeko eskatuz. UPNk, PPk eta PSNk mozioaren aurka bozkatu zuten. Urteurren horretan, lagunek eta senideek oroimenezko plaka bat jarri zuten San Juan auzoan. Plaka Iruñeko Udaltzaingoak kendu zuen ordu batzuk geroago.

 

Azkenik, 2016ko martxoan, Berruetaren hamabigarren urteurrenaren inguruan, Iruñeko Udalbatzak motibazio politikoaren biktimatzat jo zuen Berrueta.

Hona Hemen, bere omenez elkartean pegatinak: 

2024.eko martxoak 3. Gasteiz: sarraskiaren 48. urteurrena.

2024.eko martxoaren 3an 48 urte betetzen dira Poliziak Gasteizen, hilabetetako greba eta borroka testuinguru batean, Pedro María Martínez Ocio, Francisco Aznar Clemente, Romualdo Barroso Chaparro, José Castillo García eta Bienvenido Pereda Moral hil eta ehunka herritar balaz zauritu zituenetik. Ondoren, elkartasun mobilizazioetan, Poliziak Juan Gabriel Rodrigo hil zuen Basaurin, eta Vicente Antón Ferrero Tarragonan.

Ez ahaztu, ez barkatu!!

Honen harira, hona hemen 2024n argitara eman dituzten zenbait pegatina.


Palestina askatu

2023ko Urriaren 7an, Palestinar Erresistentzia Armatuak, Israelgo autoriteen ez-ustean, hauek legez kanpo okupatuta dituzten lurraldeetan sartu zen. Geroztik, estatu sionistak Palestinarren aurkako sarraskia areagotu du, hogei mila hildako eta ia bi milioi desplazatu utziz. Gainera, AEBtako eta Europako hainbat herri Palestinako elkartasunezko keinu oro debekatzen saiatu izan dira, Palestinako bandera ateratzea legez kanpokoa izatera heltzearaino. Hilabete hauetan zehar Euskal Herrian diharduten erakunde anitzek Palestinaren aldeko eta sarraskiaren kontrako hainbat ekimen antolatu dituzte, desinformazio kanpainei aurre eginez eta Israelgo produktu eta enpresen boikotari deituz.  

 Jarraian, Boikotaren aldeko zenbait pegatina aurkezten ditugu:




Zorionak Usansolo

Berrogei urteko borroka ostean,azkenean Usansolo, Bizkaiko 113.udalerria bilakatu da.

 

Hona hemen, urte hauetan ateratako pegatina batzuk.

 

ZORIONAK.

 



Azaroak 30. Euskal Herrian greba feminista

Euskal Herriko Mugimendu feministak greba feminista orokorra deitu du azaroaren 30erako honako aldarrikapen hauen alde:  Zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde, zaintza eskubide kolektiboaren alde, pribatizazioaren eta merkantilizazioaren aurka eta zaintza lanetan eta sektore feminizatuetan baldintza onartezinetan bizi diren emakumeen eskubideen alde.

Ondoan grebaren berri plazaratzeko argitara eman dituen zenbait pegatina:

 



Bergarako pegatineroen topaketa

 

Iragarrri bezala, goizeko hamaiketan eman genion hasiera  truke-egunari Bergarako kartzela zaharrean.


 

Hogeita hamar bat pegatinazale elkartu ginen areto nagusian eta beta izan genuen gure arteko trukeak egiteaz gain, zale berriak ezagutu, kontaktu berriak egin eta solasaldi lasaian ibili ahal izateko.



 

Eguna borobiltzeko, elkarrekin bazkaldu eta EHPE ohiko batzarra egin genuen.

 

Eskerrik asko "Bergarako kartzela zaharreko zaindariei", egin ziguten harrera bikainagatik.

 


Euskal Herriko pegatineroak elkar gaitezen!

Euskal Herriko pegatineroen elkarteak, Urriaren 7rako antolatu duen truke egunean parte hartzeko deia luzatu nahi dizue.

 

Aurten Bergaran dagoen kartzela zaharrean ospatzeko asmoa daukagu.

 

Animatu eta parte hartu!